
Prentsa eskoletan erabiltzen den gauza bat da, gehienetan aldizkari moduan.
Aldi askotan irakasleak eskatzen dizkiete beraien ikasleei etxean egunkarietan, aldizkarietan edo horrelakoetan artikuluren bat bilatzea, gehien gustatzen zaiena edo gai batekoa konkretuki, gero gelan lanen bat egiteko. Hori asko erabiltzen da eta horrela umeek egunkaria, aldizkariak etab, irakurtzen dituzte noizbait, eta bere inguruan gertatzen denari buruz informatu egiten dira.
Eskoletan prentsa beste era batera ere erabiltzen da, adibidez eskola gehienetan taldeka aldizkari bat egitea eskatzen zaie. Nolako egiturak izan ditzaketen erakusten dizkiete, eta gero beraiek egitea eskatzen diete, aurkibide bat eginez, artikulu batzuk bilatzea eta bere erara idatzi eta argazkiak ipini, ipuintxo txikiren bat asmatu barruan jartzeko, jeroglifikoak, hizki zopak, asmakizunak eta horrelakoak egin etab.
Horrela beraien adierazkortasuna eta irudimena landu egiten dute eta aldizkarirako jokuak egiterakoan beraien lexikoa handitu eta landu egiten da.
Irunen, ikasleentzako aldizkari bat dago, Irunero izenekoa. Honek hilabetean behin ale bat ateratzen du jende guztirako zuzenduta, baina batzutan, eskoletan eskatzen dizkiete umeei marrazkiak, ipuinak edo horrelakoak egitea ariketa bezala, eta gero batzuk Irunero aldizkarira bidaltzen dituzte gero argitaratzeko.
Umeei, gero aldizkari batean aterako dela esanez motibatu egiten duzu eta ipuina edo horrelakoak egiterakoan irudimena gehiago lantzen dute.
*Hizkuntza eta Literatura I, Lehen Hezkuntzako Magisteritza, 1go maila. / PRENTSA lanaren zati bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario